XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mixeria mundua zear

Joandaneko azken 10 urteen buruan mixeria areagotu egin da munduan.

Gauzak gaizki joan dira.

Gaizki dijoaz.

Begira zazu Latin-Amerikara, esate baterako, eta ao-zabalik geratuko zera.

Ain da ikaragarri mixeria.

Batiz bat lur gabeko nekazariei buruz.

Zer esango indioak dirala-ta?

Oien mixeria eta larritasuna negurri guzietatik kanpokoa da.

Adierazi ezin alakoa.

Bestalde, indioak ez dira taldetxo bat Latin-Amerikan: 30 milloetik gora dira, Bolibian, Guatemalan, Ekuadoren, Perun.

Erri-alde oietako biztanletza osoaren %ko 30'tik 60'rañokoa indioak osatzen dizute eta Mexikon %ko 12'koa.

Esan leike batere geiegikerizko zalantzarik gabe, Latin-Amerikan probeenak eta errukarrienak lur-gabeko nekazariak dirala.

Eta indioak areago.

Eskolak? Eskolik zer dan ez dakite.

Osakuntza? Osakuntza guztiz ezezagun zaie.

Errepideak? Errepiderik ez dizute ezagutzen.

Beren mixeria gorria da.

Asko ta asko, millaka ta millaka, uri aundietara dijoaz obetoxeago biziko diralakoan.

Uri aundi oiek lanikeza besterik ez die eskeintzen.

Lanikeza eta gosea.

Eta ondorengo guziak.

Egoera au ez da Latin-Amerikakoa bakarrik.

Berdin edo berdintsu Afrikari buruz.

Asiari buruz.

Turismoaren bide berezietatik kanpora Asiara edo Afrikara bazoaz, zearo txauturik itzuliko zera.

Amets-txarreko mundu batetik bazetozke bezela.

Badirudi bere errukitasunean gauzak beste modu batera ikusten dirala Afrikan.

Ez esan nai onekin ordea Afrikako egoera ez dala Latin-Amerikakoa edo-ta Asiakoa bezin larria.

Ez.

Ez da ori.

Osotasun osoan eta bereziki zenbait erri-alde kontuan arturik, esan leike Afrikakoa beste iñungo ez bezelakoa dela.

Emengo mixeriak marka guziak apurtzen bai ditu.

Baiña Afrikan guzia da mixerable.

Aberats aundirik ez dago.

Ondo bizi diran jendeak bai.

Gobernukuak eta bere ingurukoak.

Gudarostekoak.

Soldata batetik bizi diran jendeak.

Negurri orokorra probetasunarena degu.

Ez da ori sumatzen Latin-Amerikan, Asian.

Beste gauza bat da.

Probetasuna ikaragarriagoa deritzaizu.

Nabarmenagoa.

Txirotasun tristeenaren aldamenean aberastasun basatiena, tentatzailleena ikusiko bai dezu.

Manilako itxas-kolkoan esate baterako.

Ango etxeak! Ango aberastasuna! Ango hotelak! Arriturik geratuko zera.

Baiña paradisukoak diruditen auzo oiek utzi, eta bertatik bertara mixerian atsa sentituko dezu.

Eta bat batera negargarrizko irudiak.

Orretxegatik agian pobretasuna areagokoa, nabarmenagoa.

Tentatzaille baita.

Eta asu Filipinas osoan.

Eta Sri Lankan.

Plantaziñoetako langilleen egoera tristea! Eta Tailandian.

Eta....

Asian eta Latin-Amerikan negurri bi dira.

Alde batetik lotsa-gabeko aberastasun tentatzailleena.

Bestetik pobretasun ikaragarria.

Afrikan ez.

Emen generalki mixeriaren berdintasuna.

Turismoaren bidez jendeak mundu guzia zear dabiltz.

Baiña jendeak begirik ez du ikusteko.

Belarririk ez du entzuteko.

Zertarako joango dira turismozaleak Sri Lankako plantaziñoetara, esate baterako...

Iragartzaillearen eskutitza.